Ez adiorik lagun!

Antxeta Irratia 2017ko mar. 29a, 00:00

Hasier Etxeberria, kazetari, gidoilari, aurkezle eta idazlea zendu da minbiziak jota, 60 urte zituela. Narrazio, nobela nahiz haur eta literaturako liburu ugari idatzi zituen, eta zenbait sari irabazi horiei esker.

Baina ETBn 1983az geroztik aritu izanagatik zen bereziki ezaguna, eta telebistan eginiko ibilbidea Sautrela literatura saiora egon da bereziki lotuta. 1999. urtean programa estreinatu zuten, eta 2012ra arte aritu baitzen etengabe.

Elgoibartarra jaiotzez, Hendaiarra ere bazen. Eta bertan bizi zelarik Antxeta Irratiko hastapeneko urteetan, etxe hontako laguntzailea izan zen, Zaharrak Berri saioa aurkezten zuelarik. Hemen, saio horretan Hasier Etxeberriak esandako lehen hitzak.