Hendaiako Herriko EtxeaHendaia Euskaraz hilabeteari buruz bilana egiten hasia bada ere, programazioan parte hartu duten euskara eragile eta elkarteekin batera, ekimenak ez dira amaitu. Izan ere, heldu den ostiralarekin aurtengo Hendaia Euskaraz-en azken hitzordua pasako da. Ostiralean, arratseko 20:30etan, Le Petit Theatre de Pain Artedrama eta Dejabu konpainiek “Francoren Bilobari Gutuna” antzezlana taularatuko dute Mendi Zolan kulturgunean.