Azken mendi probaren ondotik, estu-estu dago sailkapena, eta Josu Belea Makil Idorrean taldea buru bada ere, zazpi puntutan sei talde aurkitzen dira a

Antxeta Irratia 2017ko mar. 28a, 00:00

Hondarribiko Garai Berriko IV. Herri Olinpiadak bere azken urratsak emanen dituzte apirilean.

Hala, heldu den apirilaren 8an, izan daitekeen azken proba puntuagarria jokatuko dute Portuko Arrantzale Auzoan. Iaz Paella Eguna ospatu zuten, lehiaketa eta guzi, egungo talde eta garai bateko Herri Olinpiadetako taldeen artean.

 

Hainbestekoa izan zen arrakasta, aurtengoan, belaunaldien topaketa errepikatzea erabaki dutela, betiere, sukaldaritzaren bueltan. Proba eta gero, prestatutako oilaskoak afalduko dituzte. Apirilaren 28-29an, aldiz Herri Olinpiadak biribiltzeko festa ospatuko dute, baina oraindik hainbat gauza zehazteke dituztenez, momentuz, apirilaren 8ko topaketa gastronomiko honekin geratuko gara. Gogoratuz, lehiaketan parte hartu nahi duten bere garaiko olinpiadetako talde edo kideek, osteguna dutela izena emateko azken eguna. Emailez egin behar da hondarribiko.olinpiadak@gmail.com helbidera idatziz. Taldearen izena eta zenbat jende izango diren adierazi behar da.

 

Telmo Flores, Herri Olinpiadetako batzar antolatzaileko kidearekin hitz egin dugu