Epe labur batean zeharo sendotu egin den ekimena da Hondarribian, “Ezagutu Zure Hiria” izenekoa. Arma Plazak antolatuta, herriko txoko kuttunak, pertsonai ezagunak, bitxikeria arkitektoniko zein historikoak hizpide hartuta, hilero hitzaldi eta bisita gidatu bana antolatu dute aurtengoan ere urritik martxora bitartean. Udaleko Kultura Departamendutik bilan ezinhobea egiten dute bigarren ikasturte honetan, iaz baino %50 partehartzaile gehiago bildu dituztelako antolatutako sei gai tematikoetan.
Kalixa Silanes, Kultura zinegotzia pozik agertu da jendeak ekimena sendotu egin delako.