Autopista bazterreko auzoetan arrabots gehiegi salatu dute batzuek. Claude Tellier Urruñarrak eramaten du salaketa, 60 bat izenpedura bildu ditu autopistak eragiten duen soinu jasangaitzaren kontra. Marga forestier mintzatu da harekin. Bilkura bat antolatu dute herritarrek Urruñako auzapezarekin apirilaren 11an, beren arrangurak plazaratzeko. Ihursu, Osasuna eta Zelaiako auzoetako biztanleak dira gehien unkiak. ASF sozietatearekin duela bi aste, eta bertako arduradunek erran diotenez azantza edo abiadura mailak legezkoak dira. Obrak egin behar badira, 2018 urtean zehar eginen direla erran diote.