Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak, apirilaren 22an ospatuko duten zozketa erraldoia prestatzen segitzen du. San Pedro kalean egingo dute, eta bost ordu inguruko ekitaldi herrikoia izateko asmoa du, banatzeko dituzten 400 bat sariak direla medio. Baina hori baino gehiago, egun osoko besta antolatzen ari dira. Eta egun horretarako, Klink elkarteak herriko jatetxe eta sukaldariak mobilizatu ditu, errifen salmentarekin bilduko dituzten 17.345 euroen kopuruari, beste 10.000 euro inguruko ekarpena biltzeko asmotan. Bazkari solidarioa antolatu dute, zozketaren egun berean, non herriko hainbat jatetxek euren ekarpena egingo duten, dohako hornitzaile, zerbitzari edota sukaldari lanetan. Ekimen honetan parte aktibo izango dira Ardora jatetxea, lekua eskaintzen duelarik, eta El Curry Verde, Guadalupeko Kantina, Arrantzaleen Hermandadea, Abarka, Arroka Berri, Ingacio, Lekuona, Itsaspe, Beko-Errota, Gran Sol, Enbata, Sardara edota Hiruzta.
Bazkarirako txartelak 35 eurotan erreserba daitezke iada, kutxasarrerak.net webgunearen bidez. Klink elkarteko Josema Nogueras