Donejakue Bideetan zehar iraganen den 14. Udaberriko Ibilaldia ospatuko da igandean

Antxeta Irratia 2017ko martxoaren 21a

Heldu den igandean, Donejakue Bideetan zehar iraganen den 14. Udaberriko Ibilaldia ospatuko da Hendaia, Urruña eta Biriatun. Goizean goiz abiatuko dira, eta 12:30ak aldera Hendaiako Gaztelu Zaharren bilduko dira parte hartzaile guztiak tragu baten inguruan. Berez, bi ibilbide dira proposatzen dituztenak. 9:15etan Biriatutik abiatuta, edota 8:45etan Donibane Lohitzuneko abiapuntutik. Hendaian kotxea utzi eta Biriatura autobusez joateko aukera kitorik da. Gogoratu Gaztelu Zahar pilotalekuko geltokitik aterako direla autobus horiek, goizeko 8:00etatik 9:00ak bitartean. Xehetasun gehiago behar izanez gero, Hendaiako Turismo Bulegora deitu behar da, 05 59 20 00 34 zenbakira. 

Manolo Alkaiaga, antolatzaileetariko batek eman dizkigu xehetasunak