Urteroko agerraldia eskainiko du larunbatean Adaxka dantza taldeak

Antxeta Irratia 2017ko mar. 21a, 00:00

Heldu den larunbatean, Kemeneko harrobiko Adaxka Dantza Taldeak bere urteko agerraldia ospatuko du Amaia Kultur Zentroan. Aretoa gainezka dabil beti, haurren guraso eta senideen ikusminagatik. Eta Adaxka 5 urtetik gorako 300 bat  dantzarik osatzen badute ere, denek ezin izango dute larunbatean oholtza gainean parte hartu.  Modu batean zein bestean, irrikitan dira senideak, eta urduri dantzari txikiak. Kemen dantza taldearentzako ezinbestekoa da haurrekin egiten duten lana, harrobi gisa, euskal kultura eta euskara zabaltzeko, eta haien ustez, euskal dantza oso jarduera aproposa da txiki txikitatik hasteko. Ekitaldia larunbatean izango da, 18:00etan, Amaia Kultur Zentroan. 

Mikel Button bertako kidearekin hitz egin dugu