Gustora ote daude Irundarrak HAZrekin?

Antxeta Irratia 2017ko mar. 20a, 00:00

Irundar orok baliatzen duen zerbitzu batetaz ariko gara. Lehenago ala beranduago, aurrez-aurre, telefonoz edota, geroz eta gehiago, internetez, irundar orok jotzen baitu Hiritarren Arreta Zerbitzura. Aste honetan, inkesta baten bidez galdetzen ari zaie erabiltzaileei, zerbitzuarekin zenbateraino dauden gustura. 500 elkarrizketa egingo dituzte guztira. 250 aurrez-aurreko erabiltzaileekin, eta beste 150 010 telefonora erabiltzen dutenen artean. Gure partetik, eta aurten HAZ zerbitzuak 20 urte betetzen dituela aintzat hartuta, haren garapenaren berri jaso nahi izan dugu, HAZ bulegoko zerbitzuarekin batera.