Euskararen aldeko asteburua izan da Hendaian

Antxeta Irratia 2017ko mar. 20a, 00:00

Asteburu aberatsa izan da Hendaian, Hendaian ospatzen ari den euskararen hilabetearen azken asteburuan, euskararen eguna eta udaberri besta ospatu baita larunbat eta igandean. Familiari begira, Hendaiako euskara elkarteen parte hartzearekin euskararen eguna ospatu zen larunbatean eta Akelarre elkarteak antolaturik igandean, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoen “tipi tapa korrika” ikuskizuna eskeini zen ere. Azken hitzordua Euskararen hilabetea bururatzeko Hendaian, martxoaren 31ean proposatua zaizue, “Francoren bilobari gutuna” antzerkiarekin, gaueko 21etan Mendizolan kulturgunean pasako da.  Maia Muruaga