Merkatu bat gehiago izanen da Hendaian apirilaren 14tik aurrera. Asteazkenetan herriko plazan izan ohi da eta larunbatetan Sokoburun.
Hirugarren hau, hondartzako palmondoko biribilgunean izanen da, ostiral goizez, eta bitartekaririk gabeko azoka izanen da. Hauxe da bere berezitasuna. Nahia Picon antolatzaileetariko batekin hitz egin dugu.