Hendaiako euskara: atzo, gaur eta bihar

Antxeta Irratia 2017ko martxoaren 14a

Hendaian euskaraz ekimena bere zortzigarren edizioa ospatzen eta burutzen ari da egun hauetan, eta arrats honetan hain zuzen, aurtengo edizioari leloa ematen dion mahain ingurua izanen da udaletxean bertan, 18 :30etan. « Lehen hitza euskaraz ». Hori da mahain inguruaren titulua eta esan bezala aurtengo edizioaren lema. Han izanen gara gu geu ere, mahain inguruaren animazio lanetan.Bihar alidz, 18 :30etan ere,  belaunaldiarteko mintzaldi eztabaida antolatu dute arratsaldean. Gaia honakoa da: “Hendaiako euskara: atzo, gaur eta bihar” –Maitena Duhalde eta Iker Altuna izanen dira hizlariak. Haiekin hitz egin dugu. Sokoburuko Abbadiako Antton gelan da hitzordua, 18:30etan.