Hasi da Hendaia Euskaraz!

Antxeta Irratia 2017ko mar. 10a, 00:00

8.edizioa da aurtengoa eta martxoaren 31a bitarte iraungo du. Bertso saioak, antzerkia, ipuin kontaketak, pailazoak... eta lehen aldiz, Euskararen Eguna, martxoaren 18an larunbatarekin. Besteak beste, Etxamendi Kantuz gaualdia antolatu du biharko Hendaiako Baleak elkarteak. Hitzordu hau ere, Hendaia Euskaraz ekimenaren baitan kokatzen da. Makalok ematen dizkigu xehetasun guztiak.