Hendaiako euskararen inguruko hitzordua martxoaren 15ean

Antxeta Irratia 2017ko mar. 7a, 00:00

Hendaiako Euskararen Egunak ekimena ostiral hontan abiatuko da, antolatu dituzten ekimen eta aktibitateen artean, hilaren 15ean "Hendaiako Euskara: Atzo, Gaur eta Bihar” izenburuko hitzaldia izango da. Maitena Duhalde EHUko irakaslea eta Iker Altuna Albisu herriko gaztea izanen dira hizlari. Arratsaldeko 18.30etan Sokoburuko abadia aretoan.