Emeki elkarteak, Hezkuntza eta Hizkuntza batu ditu aurtengoan. Ala, Ana Mari Aizpiolea omenduko du, Hondarribitar askoren irakasle izandakoa, 70.hamarkadaz geroztik. Horrez gainera, Emakumearen Astea deitu duten horretarako, asko dira antolaturko hitzorduak. Besteak beste, hilaren 12an izango da Ana Mari Aizpiolea omentzeko besta Emeki elkartean bertan.
Gaurko Andreak taldeak ere, zer egiteko, ospatzeko eta aldarrikatzeko hitzorduz bete du agenda. Irene Kastezubirekin hitz egin dugu.