Txingudi Beer week garagardi artisauaren feria

Antxeta Irratia 2017ko mar. 2a, 00:00

Garagardo artisaua atsegin dutenek, hitzordu inportantea dute beraz asteburu honetan Ficoba erakustazokan. Euskal Herriko eta atzerriko 20 garagardo egilek parte hartuko dute, Bidasoa Beer Week festibalean. 2014.urtean egin zuten honen lehen edizioa, eta sektorea geroz gehiago antolatzen ari dela ikusirik, eta horrekin batera lan postuak ere sortzen direla jakinez, bigarren feria baten beharra sumatu zuten, produktua ezagutarazteko batetik, eta beren berri emateko bestetik. Hala, eskaerari aurre egin, eta esandakoa, asteburu honetan duzue, garagardo artisaua dastatzeko aukera.