Sara Majarenas euskal preso politikoa bere alabangatik bananduko dute gaur. Izarrek, 3 urte betetzen ditu eta espainiako legeak aginduta, adin horretatik gora ezin dute espetxean elkarrekin egon. Urterrilaren 12an, aitak eraso egin zion haurrari, eta 5 aste iragan ditu ospitalean zauri larriak sendatzen. Egoera hau salatzeko manifestazio bat deitu dute gaurko Donostian. Araitz Zubimendi, plataformako kidearekin hitz egin dugu. Egoeraren berri ematen digu eta baita gaurko hitzorduaren nondik norakoak azaldu ere.