Babes zabala jaso du Thaylor Lubazandiok

Antxeta Irratia 2017ko ots. 24a, 00:00

Real Union-Atletiko Saguntinoren arteko partidak futbol gutxi izan zuen asteazkenean. Margailuan hasi bezala bukatu zen Espainiako Federazio Kopako final-erdietako joaneko partida.

Baina Irungoen Thaylor Lubazandio jokalariak jasandako irain xenofoboek egundoko oihartzuna izan dute. Real Union Klubak ohar baten bidez jakitera eman du, bere jokalariak hartu ditzakeen neurri guztiak sustengatuko dituela. Eta jokalarien artean irainen ondorioz emandako kalapitak gaitzetsi ditu.

Atletiko Saguntinoko presidenteak, aldiz, bere jokalariaren irain arrazistak justifikatu gabe bada ere, esan du, Thaylor bera izan zela Eibarrek utzitako jokalaria izanik, Saguntino taldea diruz estali zezakeela bota ziola aurretik bere arerioari, hau gutxietsiz.

Hala bada ala ez bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kiroletarako diputatuak, Thaylor bisitatu zuen atzo Stadium Galen bere babesa agertzeko. Denis Itxasok zigor eredugarriak jartzeko eskatu dio Futbol Federazio eta Lehiaketa Batzordeari. Denis Itxaso Stadium Galera hurbilduko da bihar berriz ere, Real Union-Fuenlabradaren arteko Liga partdia ikustera.