Alzehimerraren ikerketa eta sendabideetan mundu mailako punta-puntako mediku eta ikerlari bat Irunen

Antxeta Irratia 2017ko ots. 23a, 00:00


 

Irungo Palmera-Montero gunera hitzaldi baten ematera gonbidatu dute. Ez dute urrutira jo haren bila. Gipuzkoako Poliklinikako Alzheimerraren eta Parkinsonaren Aurkako Terapia Aurreratuen Programako zuzendariaz ari gara. Gurutz Linazasoro. Ostegunean, 19:00retan “NOLA MANTENDU GARUNA SASOIAN, ALZHEIMERRA UXATZEKO” hitzaldia emango du. Eguneroko jarraibide sinpleak emango ditu Alzheimer bezalako gaixotasunak urrun mantentzeko. Gure garunak nola funtzionatzen duen azalduko du espezialistak, eta gero eta teknologikoa den gizarte batean bizitzeak zein ondorio dituen adinekoen garunean. Patologia neurodegeneratiboak edukitzeko arriskuak, eta arlo horretan prebentzio zein sendabide baten bilatzeko, ikerlariek eskuartean dituzten proiektu nagusiak ere aipatzeko aukera izango du bertan. Azalpena eman ondoren, solasaldi bat izango da eta han daudenek zalantza guztiak planteatu ahalko dizkiote espezialistari. Guk gure partetik, berarekin mintzatzeko parada izan dugu, gehiago jakin nahian.