Hendaian garraioa Hego Lapurdiko Hiri Elkargoaren eskumen berria izanik, udazkenean indarrean sartu zen Hegobus autobus-linea sare berriak zenbait aldaketa ekarriko ditu iada. Abiapuntu bat zela, eta hobekuntza etengabea beharrezkoa izanen zela iragarri zuten Hiri Elkargo zein Hendaiako agintariek hastapenean. Hegobus berriak ordea ez dira lehengo Hendaiako doako Uribil ailegatzen zen zenbait lekutara iristen. Horrela, udazkenean Atabalako bizilagunekin bildu eta gero, atzo iluntzean, kexua luzatu izan duten Orioko auzokideekin bildu ziren Herriko Etxeko Xantal Kherig eta Fred Tranche hautetsiak, Marc Sy TRANSDEV garraio konpainiako arduraduna eta Hiriguneko Mugikortasun Poloko ordezkaria den Estelle Daviaud. Bertan 4. eta 5. lineatan eginen dituzten hobekuntzen berri emateaz gain, %80tik gorako elbarritasun maila duten handikapatuentzako atez-ateko autobus zerbitzu berria aurkeztu zieten herritarrei. Astelehenetik larunbatera martxan izanen da, goizeko 9:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 14:00etatik 18:00etara. Eskaera aitzinetik egin behar da, 0800 891 091 telefonora deituz. Deia kitorik da. Iker Elizade, Hendaiako hautetsia