Bihar, arratsaldeko 17:00etan, Kandido Sasetari omenaldia eskainiko diote erakunde publikoek Hondarribiko kanposantuan. Gabriel Aresti kalean dagoen hilerrira hurbiltzekoak dira, besteak beste, Hondarribiko alkatea, Gipuzkoako Diputatu Nagusia Markel Olano, edota Saseta Batailoiko gudaria, Gerardo Bujanda. Horren aurretik, Eusko Gudarosteko buru izandako Kandido Sasetaren heriotzaren 80. urteurrena betetzen dela eta, Hondarribiko EH Bildu udal taldeak ere gogoan hartu nahi izan du ohar baten bidez. Hor izanen da ere Sasetaren Aldeko Taldea. 1999. urtean Sasetari buruzko liburuxka bat plazaratu zuten. Eta urte luzeetan Kandido Sasetaren hilobia aurkitzeko ikerketak bultzatu zituzten ere. Haien eskutik jaso dugu, Kandido Sasetari buruzko hurrengo audioa. Bere heriotzaren 80. urteurrenean gogoan hartu nahi izan dugu