Apirilaren 1ean ospatuko dute Zuhaitz eguna Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko ots. 21a, 00:00

Hondarribian,  2017.ko Zuhaitz Eguna apirilaren 1ean ospatuko dute. XXII. Edizioa beteko du aurten ekimenak, eta iazkoaren gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan, Higer Itsasargitik hurbil. Aurten 122 izango dira landatuko diren zuhaitzak, iaz baino 16 gutxiago. Gutxiago direlako iaz jaiotako haurrak 2015.ean baino. 

Joan den jaiotako haurren artean, 72 neskak izan dira eta 50 mutil, eta Udalak urteroko bitxikieria horren berri ematen duenez, aipatzen dugu izen erabilienen artean izenik ohikoenak nesken artean Irati, Maddi eta Libe izan zirela iaz jaiotakoen artean. Mutiletan, aldiz, Aimar, Jon eta Ibai. Ekitaldia apirilaren lehendabizikoan goizeko 11.00tan hasiko da, urtero bezala, eta bere garaian Landa Garapeneko zinegotzi izandu zen Gregorio Berrotaranek sortu zuen bezala. Eta aurtengoan, iaz bezalaxe ametzak landatuko dituzte. 

Zuhaitz banaketak atzetik aurrera hasiko da, lehenik abendukoak eta azkenik urtarrileko haurrak. Ondoren, 2010. urtean jaiotako haurren ordua izango da, Gregorio Berrotaran zinegorzia zeneko garaietatik datorren eta hark hartutako usadioari jarraituz, aurten 7 urte betetzen dituzten haurrei makila bana oparituko zaie eta. 

Irunen, aldiz, gaur egin dute Zuhaitzaren Egunaren aurkezpena. Eta ez da Zuhaitzaren Egunik egingo. 13. Urtez ospatu ondotik, eta Irungo mendietan 5.500 zuhaitz landatu eta gero, ekimena bukatutzat ematea erabaki Udaleko Ingurumen arloak, leku apropos libre gehiagorik ez dagoela argudiatuta