Erraustegiak osasunean duen eragina mintzagai asteazken hontan Irungo Oiasso museoan

Antxeta Irratia 2017ko ots. 20a, 00:00

Gipuzkoako Diputazioak Zubietan erraustegia eraikitzeko asmoa duen honetan, medikuekin hitzaldia antolatu du Erraustegiaren Aurkako Txingudiko Plataformak, erraustegiak osasunean duen eraginaz aritzeko. Hain juxtu, Txingudin sortu zen Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT), osasungintzako profesionalak barne hartzen dituena, eta bertako bi kide izango dira hizlari: Joxe Mari Tallon familia-medikua (euskaraz) eta José Cruz Villandiego Quirón Klinikako Estomatologia zerbitzuburua (gaztelaniaz). Hitzaldia asteazken hontan arratsaldeko 19.30etan Irungo Oiasso museoan iraganen da. Mikel Garcia, Errasutegiaren aurkako Txingudiko plataformako kidearekin hitzegin dugu.