Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak, hilabete hontako udalbatzara emendakin berritzaile bat aurkeztuko du. Diru-iturri berri bat ekar diezaiokeena Irungo Udalari, gas eta argindar konpainia handien eskutik. Izan ere, joan den abenduan, Espainiako Auzitegi Gorenak epai irmo bidez bermatu zuen konpainia elektrikoei dagokion tasak ordaindu behar dituztela, eremu publikoa helburu pribatuetarako erabiltzeagatik. Gora-behera judizial batzuen ondotik, hau berretsi egin du azken epaiak. Eta horren ondorioz, zenbait udalerrik egin bezala, Irungo Udalak ere berea beharko lukeen dirua konpainia elektriko eta gasekoei galdegitea eskatuko dio Udal Gobenruari SPI udal taldeak. Auzitegiko epaien arabera, urtean 3.000 eurotik 12.000 eurora bitarte kobra daiteke lurrazpiko zein aireko lineako kilometro bakoitzeko, argindar linea behe, ertain edo goi-tentsiokoa denaren arabera, eta 500 eurotik 4.000 eurora bitarte urtean gas-bideko kilometro bakoitzeko. Xehetasun gehiago eman dizkigu SPIko ordezkari batek, Miren Etxebeste.