%21era igo du Hendaiak bigarren etxebizitzen zerga

Antxeta Irratia 2017ko ots. 20a, 00:00

Bigarren etxebizitzen gaineko zerga ahal zen gehiena igotzea deliberatu zuen Hendaiako Herriko Etxeak joan den urtean, tasaren %20a hain zuzen. Eta orain frantses legeak are gehiago emendatzea ahalbidetzen du, %60 arte.

Oroitarazi behar da, Hendaiako bizitoki guztien %65a baino ez dela lehendabiziko etxebizitza. Eta gaur egun, guztien %5a hutsik aurkitzen den bitartean, 10etik 3 bigarren etxebizitza dela, izan urtean zehar hirugarren bati alokaturik, izan oporretan soilik erabilia.

Gaur egungo etxebizitza arazoa zein den kontuan hartuta, eta bizitokiak merkatura atera daitezen neurri gisa ikusia da bigarren etxebizitzen gaineko zerga. Baina tokiko erakundeen finantzamendurako neurri ere bada. Richard Irazusta, Hendaiako Gizarte Gaietarako hautetsiak esplikatu digu, azken Herriko Kontseiluan Herriko Etxeak hastapeneko erabakiari eutsi diola, baina ez dela momentukotz zerga horren hirukoizteko erabakia eztabaidan. Beraz, %20tik 21era pasatzea onartu zute, aktualizazio bat ez besterik. Hendaia Biltzen udal talde abertzalearen arabera, aldiz, bigarren etxebizitzen gaineko zerga, giltzarri izan daiteke, bizitoki baten beharretan diren 500 hendaiarrei aukera gehiago eskaintzeko. Eta bizitoki publikoaren politikarako diru-iturriak biltzeko ere. Eta legeak ahalbidetzen dituenak aprobetxatu beharra dagoela. Richard Irazusta eta Itziar Varela bi hautetsiekin mintzatu gara. Ezenarroren zerrendakidea da lehena eta talde abertzalekoa bigarrena. Kontuan hartu beharra dago legeak bermatzen duela %60ra emendatze