Greban segitzen dute Hendaiako Bonnet-Neve enpresako langileek. Ostegunean bilduko dira Langileen Batzordea, CGT sindikatua eta zuzendaritza negoziazio batentzako hirugarren aldiz. Bitartean, presioa emateko xedez, ez dute gaurko bigarren greba eguna luzatzeko aukera baztertzen.
Produkzio sailan 50 langileen kontratazioa eta ordain-sarien hobekuntzaz gain, langileen aintzinatasun primaren desblokeatzea galdegiten dute. Eta langileen kotizazio koefizientea 225etik 240ra emendatzea ahalbidetuko duen karrera profesionaleko formakuntza plan baten ezartzea
Pantzo Zubiria bertako langilea da. Astelehenan hitz egin genuen berarekin.