Aske eta lanean segitzeko prest

Antxeta Irratia 2017ko ots. 20a, 00:00

Joan den asteko mobilizazioen ondotik, larunbatean mobilizazioak antolatu dituzte eskualdean, Jean Pierre Harokarene “Txanpi” euskal preso politikoaren egoera salatzeko. Ostiralean geratu zen aske, kartzela zigor osoa beteta, baina Soriako espetxetik atera eta Espainiako Poliziak Frantziako estatura kaleratu egin zuen.  Faisan auzia deitutakoarengatik espetxean zegoen azken presoa zen, otsailaren 6an Emilio Castillo hondarribiarra aske geratu ondotik. Halere, Espainiako poliziak Pausuko mugan utzi zuen Txanpi Harokarene, eta 10 urtez Espainiako Estatuan sartzeko debeku eskaria egin du poliziak. Jean Pierre Harokarenerekin berarekin mintzatu ginen ostiralean. Ongi aurkitzen da, eta lanean segitzeko prest.

Harokarenek ofizialki Frantziako Estatuko agiriak ditu Parisen jaio zelako, baina betidanik Irunen bizi izan da, baita lanean aritu ere. Hego Euskal Herrikoa zuen ama, baina ez zituen berritu agiriak Frantziako Estatuan bizi izan ziren denboran.

Espainiako poliziak estatuan sartzeko debeku eskaera egin duen arren, oraindik ere martxoaren 3an aztertuko dute. Bitartean, senideak agiriak lortzeko lanean hasi dira