Hendaian, auzo bilkuren itzuli berri bat eginen dute otsailaren azken txanpan. Lehendabiziko bilkura gaur bertan eginen dute, Denentzat Sozial Zentroan. Intzurako bizilagunen txandaren ondotik, bihar Orioko txanda izango da Gaztainalde karrikako Gazte Lokalean, eta etzi asteazkenean, Sopite-Dongoxeniakoa izanen da, auzo etxean. Heldu den astean eginen dituzte gainerakoak. Otsailaren 21ean, asteartearekin eginen dute Hiri Barneko bizilagunekin Aizpurdi karrikako Denak Lagun gunean. 22an Irandatz Ondoan, 24ean, ostiralarekin, De Gaulle etorbideko Geltoki parean dagoen Info Gunean Geltokiko bizilagunentzat, eta otsailaren 27an izanen da, azkena, Lizardin, Jean Mermoz karrikaren 10.eko egoitzan. Bilkura guziak idekiak dira, eta arratsaldeko 18:00retan. Hurbiltzerik ez baduzue, Michel Bourrouilh, Herriko kontseilariari idazten ahal diozue: quartiers@hendaye.com.