AHT edo tren lasterraren proiektua, ekonomikoki ez da bideragarria.

Antxeta Irratia 2017ko ots. 9a, 00:00

EHko unibertsitateko irakasle talde batek, ELA eta LAB sindikatuek eskatuta AHTari buruzko ikerketa bat argitaratu berri du. Ikerlari hauen esanetan, AHTaren proiektuak Hego Euskal Herrian 10 mila milloi euroko inbertsioa izanen du, diru hori ez da inoiz berreskuratuko eta gainera urtero diru publikotik 40 milloi euro beharko dira azpiegitura mantentzeko. Beti ere ikerketa egileen erraetan Ez dago arrazoi zientifikorik AHT-ren proiektua euskal herrian ezartzeko. Honela azaldu digu, David Hoyos, EHU-ko irakaslea eta EKOPOL taldeko kideak. Talde honek, ELA eta LAB sindikatuek eskatuta, AHTari buruzko txosten independiente bate gin dute.

Tren lasterraren proiektuaren diseinua duela 20 urte egin zen eta 10 urte iragan dira proiektuaren obrak hasi zirenetik. Lan hauek 10.000 milloi euroko gastua izango dute, EKOPOL taldeko adituen esanetan diru hori ez da sekulan berreskuratuko.

Tren lasterra garestia da, horrenbestez, errenta altua duten pertsonek soilik ordain dezaketela azaldu dute. Txostenean jasotako datuek erakusten dute ustiaketa kostuak osatzeko gauza ez den proiektua izango dela eta zergen bidez mantenduko den zerbitzu bat izango dela, jendartearen multzo txiroenenetik, aberatsenetara.

ELAk eta LAB sindikatuek gogoratu dute, AHT-aren lanak ez daudela amaituak eta oraindik proiektu hori gelditzeko aukera dagoela. Honekin batera, eztabaida publiko bat eskatu dute AHTari buruz.