ELA sindikatuko Gizalan federazioak salatu du azken orduetan, ohar baten bidez, Irungo Udalak adinekoei ematen dien etxez-etxeko laguntza zerbitzua be

Antxeta Irratia 2017ko ots. 9a, 00:00

Udalak zerbitzu sozial hau CLECE enpresari azpikontratatua dio aspaldi, eta enpresak ERE bat aurkeztu die langileei aste honetan. Hortik haratago, merkatu pribatuko laguntza zerbitzuetako enpresek, prezio apalagoak eskaintzen dituela dio Udalak, eta gaur egun, Irungo aiton-amonei etxez-etxe eskaintzen zaien Udal Zerbitzua ez dela, baldintza horietan, jasangarria.  ELAk egindako salaketari buruz galdetu diogu gaur Miguel Angel Paez ordezkari sozialistari. Hauxe erantzun digu.“Udalaren eskumena eta erabakitzeko gaitasuna mugatua dela dio, eta etxez etxeko laguntza ematen duten langileen zein adineko pertsonen zerbitzua ahalik eta baldintza onenetan bermatu nahi badu ere, Udalak aintzat hartu beharra duela dio, merkatu pribatuaren lehiakortasunaren baldintzekin lehiatu behar duela”.  Xabier Etxaniz, Oarso-Bidasoaldeko ELA sindikatuko Gizalan federazioko arduraduna