Igande honetan Txakurkrossa izango da hirugarren urtez Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko ots. 8a, 00:00

Euskanikross Kirol Elkarteak antolatua, 3. Hondarribia Endanea Canicross BikeJoring Lasterketa gisa izendatu dute. Hainbat proba jokatuko baitira, eta denak Higer Itsasargiko inguruetan burutuko dira aurreneko aldiz. Azken bi urteetan Guadalupen egin ondotik. Kalixa Silanes, Kiroletarako zinegotziak esplikatu digu zergatik.

Horiek hala, Euskadiko TxakurKross Ligako proba puntuagarria, kategoria absolutoan, goizeko 10:30etan izango da 7,1 kilometroko ibilbidean. Eta horren ondotik, proba popularra Talaia bidean ere sartuta 11:45etan, eta haurrentzako probak 12:00etan. Adinaren arabera, 50 eta 200 metroko zirkuitoan. Horren guztiaren aurretik, Espainiar Estatu mailako BikeJoring proba ospatuko da goizeko 9:00etan. Txakurrari lotutako Montain-Bike proba bat da hori. Kirol mota berezi honi buruz gehiago jakiteko, EuskaniKross Elkarteko lehendakaria, Josemari Altuna eta bertako kide eta partehartzailea den Julen San Miguelekin mintzatu gara