Auzo Ametsa sortzen eta Auso Sortzailea proiektuak aipatzeko, batzar berezia deitu du Landetxako auzo elkarteak

Antxeta Irratia 2017ko ots. 8a, 00:00

Datorren ostiralean Landetxa Auzo Elkarteak Batzar Berezia deitu du, bi gai garrantzitsu landu, eta auzokideen iritziak eta iradokizunak jasotzeko xedez.

«Auzo Ametsa sortzen» ekimenari buruz, batetik, non 300 lagun baino gehiagok parte hartu duten prozesu partehartzailearen emaitza aurkeztuko duten. Azken 100 urteetan auzoak izandako garapena eta eraldaketa aztertu dute, eta aurrera begira lehentasunak markatu dituzte. Ekimen hau burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso zuten. Eta bestalde, « Auzo Sortzailea » izeneko ekimena ere aipatuko dute. Landetxa-Katea auzo dinamikoa eta partehartzailea denez, Irungo Udaleko Kultura arlotik proposatu zieten, ekimen bat garatzeko. Kunshtal Eskolarekin harremanetan izandu dira, eta eskualdeko beste zenbait eragilerekin batera, auzoko Irurtzunzar baserria zegoen gunean proposatzen duten proiektuaren berri emango dute ostiraleko batzarrean. (Renfeko geltokia eta Nazional 1 errepidean artean geratzen den zelaian egingo den proposamena). Baratza komunitarioa edo auzo elkarteko liburutegia