Bi hozkailu erosi ahal izateko, diru bilkera abiatu du Bidazi taldeak

Antxeta Irratia 2017ko ots. 7a, 00:00

Gure eskualdean martxoan Lakaxita gaztetxean ateak zabaltzeko den Labore Txingudi kontsumo elkarte berriaz mintzatu ginen urtarrilean. Baina bada duela zenbait urte martxan den, baserritar, ekoizle eta herritarren Bidazi izeneko kontsumo taldea ere. Bera-Lesakako Alkaiaga industrigunean, Cederna Garalurreko instalakuntzetan kokatuta, Bortziriak ez ezik, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Xareta eta Txingudi bailarak ere hunkitzen ditu. Beraz, Irun, Hondarribia eta Hendaiako herritarrak aintzat hartzen dituzte ere. Miguel Rodriguez, Bidaziko kideak esplikatu digu zertan diren une hontan, eta ukan duten garapena. Orain euren azoka gunean bi hozkailu instalatzeko crowdfounding edo diru bilketa herritar bat abian jarri dute. Martxoaren 6rako gutxieneko 3.500 euroak biltzerik lortuko ez badute, dirua itzulia izango da beraz. Parte hartzen duen orok, trukean Bidaziren Azokan eskuratu daitezkeen inguruetako ekoizleen zenbait produktu jaso ahalko ditu, sagardoa, ardoa eta gasna besteren artean. Internet bidez bidazi.org blogean haieri idatzi.