Ezustean harrapatu du Urbil Artola, Euskararen Txangarriaren bideoklipak lorturiko arrakastak

Antxeta Irratia 2017ko ots. 7a, 00:00

Joan den astean aipatu genuen, kantu honek, eta Goazen telesaileko partaideen eskutik grabatutako bideoklipak animaliko arrakasta izan duela. Youtube-n dagoeneko 757.000 ikustaldi bildu ditu joan den uztailaren 22an plazaratu zutenetik. Euskaraz, eta gehienak gazteen eskutik.Euskararen Txantxangorria kantua, kanpaina baten baitan egindako kantua bada, Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikari Hondarribiarrek egindako kantua da. Eta arrakastak ezustekoan harrapatu ditu. Hontaz, eta eskuartean dituen proiektuetaz mintzatzeko gure estudioetan izan dugu Urbil Artola.