Hondakin gutxiago sortzeko eta horretara bidean sor daitezken trabak kudeatzeko, lanean dihardu Irungo OMIC Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak. 2016ko bilana plazaratu berri du. Eta azken urteetan 2.000 kontsulta inguru jaso eta gero, iaz %15 apaldu zen, 1.838 hain justu. 2015ean 2.158 izan zirenean. Erreklamazioei dagokienez, 512 izan dira, 2015ean baino 54 gutxiago. Kontsulta guzien %62a bulegoan bertan egin izan ziren bitartean, posta elektronikoz %19a egin zen, eta %17a baino ez telefono deien bidez. Hontan, 485 deietatik 317 kontsulta telefonikoetara apaldu da, azken urteetako tendentzia baieztatuz. Mikel Zabaleta, OMIC zerbitzuko arduradunarekin mintzatu gara, eta esplikatu digunez, kontsulta telefonikoak dira gehien apaldu direnak, gaur egun smartphone bidez, kontsultak internetez egiten direlako gehienbat. Eta aldi berean, konpainia telefonikoen kontrako erreklamazioak dira ere, gehien apaldu direnak.