Ostiralean plazaratu zituen Txingudiko Zerbitzuak-ek 2016ko berziklatze-tasak, gora egin dutela nabarmenduz. Zabortegira bidaltzen diren hondakinen bolumenak behera egin du %1,5, eta gai organikoen bilketak, edukiontzi marroiaren bidez, %25,58 egin du gora. Berziklatze tasari buruz, %46,61era iritsi da, iazkoa %43,59koa zenean. Hiru puntuko igoera nabarmena izan arren, tendentzia luzaroan mantendu beharrekoa dela dio Leire Zubitur-ek, Txingudiko Zerbitzuakeko kudeatzaileak. Izan ere, hiru urteren buruan, berziklatze-tasa %60ra iritsi beharko litzake, Europako Batasunaren aginduz. Leire Zubiturrek esplikatu giunez, kanpainaz-kanpaina ahaleginetan dira, herritarrak sentsibilizatu nahian. Berziklatzea, etxeko eguneroko ohituretatik hasten delako. Hondakin organikoen ekoizle handiak aintzat hartzen hasi dituzte, beraz. Izan ere, iaz bildutako milioi eta 900.000 kiloetatik, 540.000 kilo, bereziki eskolako jantegi, jatetxe eta supermerkatuetan egindako ahaleginari esker izan da, haietan %95 egin du gora bilketak, eta ororen herena suposatzen du.