Minbiziaren aurkako eguna da larunbata hau

Antxeta Irratia 2017ko ots. 2a, 00:00

Otsailaren 4a, Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eta gure eskualdeko Minbiziaren Kontrako Elkarteak gaur egun eskaintzen dituen zerbitzuei buruz interesatu gara. Batetik prebentzio lana egiten baitute, eta bestetik, gaixorik diren pertsonei bai eta haien senideei ere, laguntza psikologikoa eskaintzen diete. Psikologia onkologikoa deritzote. Maider Sierra da elkarte hontako psikologoa. Eta prebentzioaren mailan, elikadura osasuntsuaz gain, tabakismoa izan ohi da minbizia garatzeko arrisku faktore nagusietako bat. Hori dela medio, Minbiziaren Kontrako Elkartetik, laguntza psikologikoaz gain, osasun zerbitzuekin lankidetzan, kirola errezetatzen ari dira erretzeari utzi ahal izateko. Minbizi mota asko daude, tamalez. Baina egia da, azken urteetan bularreko minbizia dela gehien gizarteratu dena. Zentzu honetan, azken urteetako datuak aintzat hartuta, itxaropentsuak izateko arrazoiak badirela dio. 

Modu batean zein bestean, minbizien %90a osatzeko aukera eman dezakeen arren, egia da, %10 horrek beldur handia sortzen duela. Eta hortaz ere mintzatu gara berarekin. Izan ere, aurtengo kanpaina ildo horretatik doa. Maider Sierra, elkarteko psikologoarekin hitz egin dugu