Mobilizatzera deitu du Irungo Podemos-Ahal Dugu taldeak, argindarraren prezioaren gorakada salatzeko

Antxeta Irratia 2017ko urt. 31a, 00:00

Podemos-Ahal Duguren ekimenez, gaur argindarraren prezioen gorakada salatzeko mobilizazioa deitu dute. David Sotok esplikatu digunez, Irungo Santiago kaletik abiatuko dira atsaldeko 19:00retan “Zabaltza plazaraino kazerolada bat eginez, elektrika-enpresek eragindako egoera salatzeko”. Gaurkoaren ondotik, otsaileko astearte guziz protesta berbera egingo dute. Eta haiekin kaleetan bat egin nahi ez duenak, etxeko balkoitik lapikoari eragiteko deia luzatu diete bertatik pasatuko direnean.