Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta orain dela 12 urte Gaintxurizketako Zaldunbordan eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka borroka egin zuten herritarrek, manifestazio deialdia egin dute, otsailaren 4an, larunbata hontan. Hondarribiako Butroi pasealekutik abiatuko da eguerdiko 12:30ean. Deitzaileek ekitaldi honen bidez Gipuzkoa osoko, eta batez ere Txingudi bailarako biztanleek izan zuten eta gaur egun duten erraustegiaren aurkako jarrera argi geratzea dute helburu. Zaldunbordako erraustegia atzera bota zen bezala, gaur egun Zubietakoa atzera botatzeko presioa egin nahi dute agintarien aurrean. Horrela, Gipuzkoako errausketaren kontrako Arritzeta, Landarbaso, Ereñotzu, Hernani, Urnieta, Zubieta, Usurbil edota Lasarteko taldeak bilduko dira ere, Hondarribiko mobilizazio honetan. Mobilizazio honen bidez, beraz, Hondarribia eta Irungo Udalei hondakinen gaikako bilketan pauso eraginkorrak berehala ematea eskatuko zaie, ulertzen oso zaila baita, Txingudin pertsona bakoitzak urtean 300 kilo hondakin zabortegira bidaltzen dituen bitartean, Debagoienan 80 kilo eta Tolosaldean 100 kilo bideratzen dituztela. Hondakinen gaikako bilketa txukunagoa egin daitekeela, argi dago. Eta presazkoa da, legez, gainera. Jakinik, Europako legeek agintzen dutela, 2020. urtean derrigorrezkoa izango dela materia organikoa bereizita biltzea. Hori lortuko balitz, Gipuzkoan urtean sortzen diren 155.000 tona errefusa, 50.000 tonara apalduko litzateke. Antolatzaile batekin hitz egiteko aukera izan dugu