Azken urteetan Irungo Udalak ahalegin bat egin du, irundarrek euren etxeetan Etxebizitzetako Oztopo Arkitektonikoak kendu ditzaten edota Eraginkortasun Energetikoa Hobetzeko Planaren baitan. Urtero 300.000 eurotik gora bideratu dituzte dirulaguntzetan. Izan arranpla eta igogailuak instalatzeko, izan isolamendu termikoa eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko subentzioak.
Joan den urtean, aldiz, laguntzak agortu egin ziren, beharra handia delako.
Izan ere, Irun hirian dauden etxebizitzen parte handi bat, Artia, Larrendi, San Migel edota Lapitze auzoetakoak bezala, 70. hamarkada baino lehenago eraikitakoak baitira. Eta ez dituzte egungo irizpideak betetzen.
Honi heldu nahi dio Udalak orain, eta beste erakunde publikoen laguntza bilatuz, Etxebizitza Multzo Zaharren Berritzeko Plana abian jarriko du Hirigintza arloak. Iñigo de Loiola kale inguruetako etxadiarekin hasiko dira.
Xabier Iridoyk, arloko ordezkariak azaldu digu zein den euren asmoa