Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak bi kamioi arropaz beterik Greziako errefuxatu kanpamenduetara eramateko, herri osoa mobilizatu zuela, urtea beteko da apirilean. Eta anartean, hainbat ekimen bultzatu dituzte. Katsikasen errefuxatu-gunean joste-tailer bat martxan jarri zuten udan. Eta udazkenean, Donostiako Udalak dohaintzan emandako bi Seat Marbella eraman zituzten Greziara, Ibai Labaien, Imanol Garmendia eta Marina Cabezon bolondresek. Han Gobernuz Kanpoko Erakunde zenbaitzurekin laguntzen eman zuten gabonak arte. Orain ibilbide honetan zehar ikasitakoa praktikan ezarri nahi dute kooperazio proiektu propio batekin. Eta abian jartzeko diru-bilketa berezi bat egingo dute. Aste hontatik aurrera salduko dituzten errifa batzuen bidez. Asier Perez de Karkamok esplikatu digunez, haien helburua da hondarribitar bezainbeste errifa saltzea. Hondarribiko Udalak 6.000 euroko partida onartu du udabaltzan, baina proiektua zehaztu beharretan dago oraindik. Halere, zenbait ezaugarri argi dituztela esplikatu digute, Hondarribia-Katsikas-eko Asier Perez de Karkamo eta Marina Cabezonek. Herriko bolondresentzako erreferente baten bilakatzeko helburua baitute. 400 sari inguru banatzea espero dute, apirilaren 22ko zozketa handian. Anartean, euro bana, 17.345 errifak saltzen hasiko dira aste honetan bertan.