Heldu den ikasturterako aurrematrikulazio epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur bertan.

Antxeta Irratia 2017ko urt. 30a, 00:00

 

Haur-hezkuntzako, lehen eta bigarren hezkuntzetako zentroetan aurrematrikulatzeko epea otsailak 10a arte irekia egongo da. Aitor Errazkin lankideak esplikatzen dizue, zein agiri entregatu behar diren.Irungo Udalak oroitarazi du, ikastetxe bateko 2 urtekoen gelan matrikulatuta dauden umeek, ikastetxean bertan jarraitzen dutenek, bermatuta daukatela beren tokia ikastetxe horretan; beraz, ez dute aurrematrikula egin beharrik. Gainerakoan, oroitarazi beharra dago, ikastetxe guziek instalazioak eta lan metodologia eta funtzionamendua ezagutzeko aukera ematen dutela ate irekien egun batekin. Irungo ikastetxeen kasuan, gaur bertan 17:15etan Irungo La Sallek egingo du ate irekien bisita, eta bihar Txingudi Ikastolak 17:30etan eta Eguzkitza ikastetxeak atsaldeko 18:00retan. Gainerakoak otsailaren lehendabiziko astean izango dira. Otsailaren 1ean, Dunboa ikastetxean euskaraz 16:45etan, Leka-Enea-Anaka ikastetxeak 17:00etan haurtzaindegi zerbitzua bermatuko dutelarik, eta egun eta ordu berean San Vicente de Paul-en ere. Otsailak 2an, 16:15etan Elatzeta ikastetxeak zabalduko ditu ateak, eta 15:00etan Belaskoeneak. Azkenak El Pilar ikastetxea eta Toki-Alai izango dira. El Pilar-en kasuan otsailaren 4an 10:30etan, eta Toki-Alai haur eta lehen hezkuntzako Jose Antonio Loidi kaleko zentroan, 2 urtekoen eraikinean otsailaren 7an arratsaldeko 18:00etan.