Biriatuko Xoldoko Gainan barda piztutako sute ikusgarri batek 10 hektarea kiskali ditu

Antxeta Irratia 2017ko urt. 27a, 00:00

Bart iluntzeko 21:30ak aldera Biriatuko Xoldo Gainan emandako sutea itzaltzeko zailtasunak izan dituzte suhiltzaileek. Hego-mendebaldeko 90 kilometro ordu arteko haize ufada handiak izan dira, eta sutea azkar hedatu da gauez, XoldokoGainako eta Kanpozabaleko zelaietan.

Dirudienez, arriskuaren aurrean, lau etxe hustu behar izan dituzte bertako familiak ateraraziz. Zuhaitz askorik ez denez hor, mendi sastraka guneek su hartu dutelarik, haize ufadak azkar hedatu dute sutea, eta 10 hektarea kiskali ditu.

Suhiltzaileen erantzun azkarrari esker, goizeko 5:00etarako itzali dituzte sugarrak, eta goizeko lehen orduetan egoera kontrolatzen segitzen dute.