Eskualde elkarte askok Agate Deuna bezpera ospatzeko prestaketa lanetan dihardute egunotan. Hendaian, aldiz, Bixintxoak bukatu bezain pronto, duela hiru urte berreskuratu zuten udaberria datorrela berri emateko, eta natura iratzartzen laguntzeko usadio zaharra. Aurten ere, Baleak eta Akelarre elkarteek bultzatuta, Hendaiako Gure Ikastolako haur eta gurasoak kalez-kale ibiliko dira makilekin lurrean kolpeak emanez, eta kantuz, udaberria esnatzeko xedez. Makalok esplikatu digunez, ikastolako haurrekin arratsaldeko 16:00retan bilduko dira Herriko Etxeko plazan, larunbatarekin. Baina aurretik, Hendaiako hainbat etxe eta baserrietatik iragango dira ere Jakitera eman digutenez, bi entsegu deitu dituzte parte hartu nahi duen ororendako. Baleak elkartean izango dira, bihar, asteartearekin, eta ostegunean ere, atsaldeko 18:00retan.