Euskal Elkargoak aldaketak ekarri ditu beiraren atez atekako bilketan

Antxeta Irratia 2017ko urtarrilaren 26a

Hendaiako Herriko Etxeak jakitera eman du, gaur izango dela azken eguna beira edo kristalaren bilketa zerbitzua etxez-etxe, atez-ate egiten dela kutxa berdeen bidez. Euskal Herri Elkargoa sortu berri delarik, hondakinen kudeaketan hainbat gauza aldatuko baitira hemendik goiti.