Hondarribian, Udal Gobernua hiritarrekin bilduko da datozen bost asteetan, beste hainbeste bilkuretan. Abenduan onartu ziren 2017ko aurrekontuak aurkeztu eta bizilagunek izan ditzazketen kezkak argitzeko helburua dute, Txomin Sagarzazu alkatea, eta Gobernu Talde jeltzaleko zinegotziek.
Lehendabizikoa, astelehena urtarrilaren 30ean izango da, Mendelu auzoan. Hitzordua 19:00etan izango da. Astelehenero izango dira, azkena ez ezik, inauteriengatik asteartez landa eremuko bizilagunei zuzendutakoa egingo dena, otsailaren 28an, Alkartasuna Elkartean. Gainonetzeko bilkurak Amute Auzo Elkartean, Alde Zaharreko Kultur Etxean eta Portuko Itsas Etxean egingo dituzte.
Maria Serrano, Hiritarren Arretarako zinegotzia