100 bazkide lortzeko ahaleginetan dabil LABORE Txingudi kontsumo elkartea

Antxeta Irratia 2017ko urt. 25a, 00:00

Elikadura subirautzaren helburuarekin, Bidazik Lesakako Alkaiaga poligonoan ireki zuen denda bat bi urte direla. Eta oraingo honetan, Irunen, halako denda bat izango dugu eskueran. Labore Txingudi kontsumo elkartea sortu berri baita. Haien asmoa da, Lakaxitan gune bat egokitzea, eta martxoan denda ireki ahal izatea. Bertan, tokiko produktu ekologikoak erosi ahalko dira (ogia, arraultzak, zerealak, arrozak, mermeladak, olioa... Momentuz, 30 bat bazkide bildu ditu proiektuak, baina 100 lortzeko helburua dute. Xehetasun gehiago laboretxingudi.org webgunean dituzue.  Mikel Valero, bertako kidea da.