CardiOK programaren alde egin du aurten ere Hondarribiako udalak

Antxeta Irratia 2017ko urt. 25a, 00:00

 

Beste urte batez Hondarribiko Udalak CardiOK programarekin bat egin du, gaixotasun kardiobaskularrak dituzten herritarren osasun egoera eta bizi kalitatea hobetzearren. Hondartza Kiroldegiko Osasun Kirol zerbitzuak kudeatzen du programa, eta eritasun horiek dituzten pertsonek, 12 hilabetez eta medikuen zaintza eta kontrolpean ariketa fisiko programa indibidual eta egokitu bat egiteko aukera dute. Josetxo Aramendi doktoreak esplikatu digunez, ariketa fisikoak, hilkortasun maila apaldu eta bizi-kalitatea hobetzen du. Kontuan hartuta, ariketa fisikoa, txikiena ere, botika bezain eraginkorra dela, merkeagoa eta kontrako ondoriorik gabe.