Otsailaren 4an, “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan” leloarekin, manifestazioa egingo dute Hondarribian. Errausketaren aurkako mugimenduak antolatu du eta Butroi pasealekutik abiatuko da, 12:30ean. Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta geratu da. Abenduaren 26an auzitegietako albisteen zain zeuden GuraSOS elkarteko kideak. Erraustegiaren eraikuntza lanen lizitazioa etetea eskueran ikusten baitzuten. Ez zen gertatu eta Markel Olano ahaldun nagusiak erraustegia abian jartzeko urratsik inportanteenetako baten berri eman zuen. Baina epaitegietako bidezihorrak horrelakoak dira, eta egun gutxiren buruan Donostiako Administrazio auzitegiak lizitazioa eteteko ebazpena eman zuen. Baita lizitazioa suspenditzeko eskatu ere, Auzitegi Nagusiak erabaki arte. Ikusirik zein den egoera, eta hondakinen kudeaketa sistemen arteko eztabaidatan sartu gabe, GuraSOS elkarteko Joseba Belaustegi abokatuak aipatu digu, badela garaia, eztabaida politikoak alde batera uzteko, eta denen artean hondakinen problematika larriari aterabide adostu baten emateko.
Espainiako Ministerioko zientzialari zenbaitzuk GuraSOS elkartearekin harremanetan jarri direla esan digu Joseba Belaustegik. Eta eskatu dietela, ahal den guztia egiteko erraustegia gelditzeko, azken azterketek agerian uzten dutelako hondakinak erraustea osasunarentzako kaltegarriak dela. Eta diotenez, Europak markatu berri dituen hondakinen kudeketa eredua ere, erraustegietatik urruntzen da.