Aireportuko pistaren erabilgarritasuna 300 metrotan laburtzeko obrak esleitu ditu AENAk

Antxeta Irratia 2017ko urt. 24a, 00:00

Aurreko urteko bidaiari kopurua %3,7an gainditu zuen iaz Hondarribiko aireportuak, 264.422 bidaiari guztira, azken bost urteetako daturik onena da, Aenaren arabera. Baina ez datu horiek, ez eta Bidasoa, Gipuzkoa eta Eusko Jaurlaritzako agintariek eskatutako salbuespen egoera atxikitzeko eskaerak, ez dira nahikoak izan, AENA erakundeak Europako aginduari muzin egiteko.  Hondarribiko aireportuko pistaren erabilgarritasuna 300 metrotan laburtzeko obrak esleitu zituen AENAk joan den astean. Ofiziala da, eta ez du atzerabueltarik. Datozen asteetan hasiko dira pista 1.472 metrotara laburtzeko lanak, 480.000 euroko inbertsioarekin. Eta uda sasoirako bukatuko dituzte. Vueling konpainiak iragarri du iada, Bartzelonarako hegaldiak bertan behera utziko dituela, pista laburtuta baliatzen duen 150 bidaiarientzako AirBus motako hegazkina ezin baitu erabili, eta txikiago batekin aritzea ez litzake errentagarria haien ustez.